XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

estankoa / Karkasa iragaizkaitza / Motore unibertsala / juntura estankoa / Juntura estankoa / Aihotza / Sarrera / 2.27. irudia.

2.5.- ARIKETAK.

2.1.- Gaur egungo etxetresnen hiru helburu nagusiak zeintzu dira? Sailka itzazu etxetresnak helburu hauen arabera.

2.2.- Adieraz ezazu itzal-espirazko motorea funtsean zer den.

2.3.- Berogailu baten potentzia 1.200 Wekoa da.

Egunero bi orduz piztuta egoten bada, zenbat kaloria emango ditu hilabetean?.

2.4.- Zein da termostatoen helburua? Orri bimetalikozkoek nola funtzionatzen dute?.

2.5.- Ager itzazu laburki bero-hedakuntzaren sistemak.

2.6.- Termokonbektore baten eskema marraztu eta funtzionamendua adierazi.

2.7.- Mikrouhinezko labea nola dago osaturik? Nola funtzionatzen du?.

2.8.- Etxe-hozkailuaren eskema marraztu eta alderdi nagusien eginkizuna adierazi.

2.9.- Ikuzgailu automatikoak erropa nola garbitzen duen urratsez urrats esplikatu.

2.10.- Bizar-makinatan, bibraziozkoaren oinarria zein da? Funtziona al dezake korronte zuzenez? Zergatik?.